Hegan egin ezazu Gasteizko Aireportutik

VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak honako helburu hau du: pasaje arloan jarduera sustatzea eta Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren jarduera ekonomikorako azpiegitura estrategikoa denaren gaitasunak zabaltzea.

AZKEN ALBISTEAK

VIA Sustapenak Routes Europe 2026an parte hartzen du

VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapena Routes Europe 2026an dago. Ekitaldi hori aire-ibilbideen garapenean espezializatutako Europako foro nagusia da, eta Italiako Rimini hirian egiten da 2026ko maiatzaren 18tik 20ra.

Gehiago irakurri

Turespaña - Aena Aireko Konektagarritasunari buruzko V. Jardunaldian parte hartu du VIAk, Reusen

VIAk, Gasteizko aireportua sustatzeko sozietateak, Turespaña – Aena Aireko Konektagarritasunari buruzko V. Jardunaldian parte hartu du. 2026ko apirilaren 28an eta 29an Reusen egindako jardunaldia sektore turistikoaren eta aeronautikoaren Espainiako topaketa nagusietako bat da.

Gehiago irakurri

Voloteak Gasteiz eta Menorca lotuko dituen hegaldia merkaratuko du

VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak jakinarazi nahi du Volotea airelineak Gasteiz eta Menorca arteko zuzeneko hegaldi berria eskainiko duela 2026ko ekainaren 1etik aurrera. Aire-bide berri horrek Arabako aireportutik egiten diren hegaldi-eskaintzak sendotuko ditu, eta udan zehar bidaiatzeko aukera gehiago egongo dira.

Gehiago irakurri

Kanariak, inoiz baino gertuago Gasteizko aireportutik

VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak jakinarazi nahi dizu Binter airelineak ekainaren 15etik aurrera berriro lotuko dituela Gasteiz eta Kanariak. Horrela, udan indartuko da Arabako aireportuko hegaldien eskaintza eta hobetuko da Kanarietako uhartediarekin dugun konektagarritasuna.

Gehiago irakurri