Lege-oharra

VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAk, webgune honen titularra den heinean, eta Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, honako lege-ohar hau sortu du.

Webgune honetatik nabigatzen duenak Lege-ohar honetan jasotako baldintzak bete beharko ditu, zeinak aldian-aldian eguneratu ahal izango diren, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Webgunean nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezin hobeto ulertzen eta berariaz onartzen dituela baldintza horiek.

Informazio orokorra

Web-orriaren eguneraketa eta aldaketa

VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SA sozietateak eskubidea du bere webgunean dagoen informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldez aurretik abisatu gabe aldatzeko edo ezabatzeko, inolako erantzukizunik bere gain hartu gabe.

Jabetza intelektuala

Webgune honen edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta abar, baita diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu, eta VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAren aldekoak dira.

Horrenbestez, erabat debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, osorik nahiz zati batean, VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAren berariazko idatzizko baimena izan ezean.

Webgunearen eta esteken edukia

VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SA ez da erantzule izango erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dagoen edozein lege-xedapen hausteagatik sor daitezkeen kalte-galerengatik.

Era berean, ez dugu gure gain inolako erantzukizunik hartzen webgune honetako esteken edo bilatzaileen bidez sartu daitekeen hirugarrenen webguneetan egon daitekeen informazioagatik.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAk ez du bere gain hartzen Interneteko sarerako konexioan sor daitezkeen arazo teknikoen edo ekipo informatikoen akatsen ondoriozko erantzukizunik, ez eta hirugarrenek < strong>VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A. enpresaren kontroletik kanpo bidegabeko intromisioen bidez eragin ditzaketen kalteen ondoriozkorik ere.

Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik izango, gureak ez diren iturrietatik hartutako informazioan egon daitekeen errore, akats edo hutsegiteren baten ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galerengatik.