VIA Gasteizko aireportua sustatzeko sozietatea World Routes 2023 konektibitatearen munduko topaketara joan da.

Hegazkingintzako nazioarteko ekitaldiaren edizio hau Istanbulen egin da urriaren 15etik 18ra.

Turkiako hiriburuak hegazkin konpainiak, helmuga turistikoak, aireportuak eta hegazkingintzako beste enpresa batzuk bildu ditu foro horretan.

VÍA sozietateak hainbat bilera egin ditu Gasteizko aireportua Gasteiz, Araba eta Euskadiko sarbide gisa sustatzeko, interes ekonomiko eta turistikoko helmuga baita.

https://www.routesonline.com/events/244/routes-world-2023/