Joan den azaroaren 6an, Voloteak Bartzelonara eta Madrilera egingo dituen hegaldien inaugurazioa egin zen Vitoria-Gasteizko aireportuan.
Lau hegaldi egingo ditu astean helmuga bakoitzera, eta konexio berri horiek Arabako mugikortasuna indartu, eta negozio zein aisialdirako joan-etorriak erraztuko dituzte; izan ere, 108.000 eserleku baino gehiago eskainiko ditu 2025etik 2026ra.
Inaugurazio-ekitaldian Gasteizko Aireportuaren Sustapenerako Sozietateko (VIA) ordezkariek hartu zuten parte –Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Merkataritza Ganberak osatzen dute sozietate hori–, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin eta, Aenaren ordezkari gisa, aireportuko zuzendariarekin batera.
Ekitaldian, ibilbide horiek eskualdearen garapen ekonomiko, turistiko eta enpresarialerako duten balio estrategikoa nabarmendu zuten agintari eta gonbidatuek.
Voloteak, Skytraxentzat “Europako Low-Cost airelinea onena” denak, Euskadirekin duen konpromisoa indartzen jarraitzen du, eta Europako hiri ertainak konektatuko dituen abiazio jasangarriaren alde egiten du.
Informazio gehiago eta erreserbak: www.volotea.com

