VIA Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAk jakinarazi du ebatzi dela bidaiari-fluxu berriak erakartzeko helburuarekin Madrilekin eta Bartzelonarekin konektatuz Gasteizko aireportua eta haren eragin-eremua sustatzeko kontratua esleitzeko deitutako prozedura irekia.

Lizitazio prozesua kontratua VOLOTEA, SL konpainiari esleituta amaitu da. Kontratu horren ondorioz, konpainiak bi aire konexio berri jarriko ditu martxan 2025eko azaroaren 1ean, Gasteizko aireportutik Madril eta Bartzelonara, eta astean lau hegaldi egingo ditu ibilbide bakoitzean – astelehen, ostegun, ostiral eta igandeetan –, neguko denboraldia hastearekin batera.

VIA osatzen duten kideek —Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udala Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak—Gasteizko aireportuaren hazkundea eta lehiakortasuna indartzen duten ekintza guztiak bultzatzen jarraitzeko lankidetza-konpromisoa berretsi dute.