VIAk parte hartu du “Meet Basque Country 2023” izeneko merkaturatze-jardunaldian, Basquetour agentziak urriaren 6an Iberdrola Dorrean antolatutako topaketan, alegia. “Meet Basque Country” oso aukera interesgarria izan da Gasteizko Aireportua sustatzeko; izan ere, edizio honetan turismoaren alorreko nazioarteko hirurogei agente nahiz operadore baino gehiago bildu dira, bai eta 144 euskal enpresa ere.