Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a – Vitoria-Gasteizko Aireportua Sustatzeko Sozietateak (VIA) abenduaren 3an Europa Biltzar Jauregian egindako Green Urban Mobility foroan parte hartu zuen. Topaketak sektoreko adituak eta eragileak bildu zituen, mugikortasunak gizarte kohesioan, jasangarritasunean eta bizi kalitatearen hobekuntzan nola laguntzen duen aztertzeko.
Jardunaldian Euskadik, Espainiak eta Europak hainbat arlotan izandako esperientziak jorratu ziren, landa- eta hiri-arrakalaren murrizketan, azken miliako logistikan eta garraioaren adimen artifizialaren eta big dataren bidezko eraldaketa teknologikoan, besteak beste.
Bere parte-hartzearekin, mugikortasun eraginkorrago eta konektatuago batekin duen konpromisoa berretsi du VIAk, baita Gasteizko aireportuak lurraldeko garraio sistemaren barruan duen eginkizun estrategikoarekin duena ere.

