VIA, Sociedad de Promoción del Aeropuerto de Vitoria sozietateak Norvegiako Bergen hirian maiatzaren 18tik 20ra bitartean egin zen Routes Europe22 azokan parte hartu du.

Ekitaldi horretan sektoreko eragile desberdinak elkartu dira eta, bertaratutakoen artean, Europako aire-konpainia, helmuga eta aireportu nagusiak egon dira.

VIA sozietateak bilerak egin ditu lankidetzan Basquetour-ekin, Gasteizko aireportua Gasteizera, Arabara eta Euskadira sartzeko sarbide gisa eta interes ekonomiko eta turistikoko helmuga gisa sustatzeko xedearekin.