VIA – Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAk martxoaren 29an hartu zuen parte Turespañak eta Aenak antolatutako helmuga turistikoetarako aireko konektagarritasunari buruzko II. jardunaldian.

Ekitaldia Sevillan izan zen, eta Espainiako Estatuan nahiz Europan erreferente diren hegazkin-konpainiak eta helmuga turistikoak bildu zituen.

Jardunaldietan, Tourespañak bere Konektagarritasuna Laguntzeko Plana (2021-2024) aurkeztu zuen.

Bestalde, AENAk bere merkatu-adimenaren ikuspegia azaldu zuen, Espainiako helmugen aireko konektagarritasuna garatzen laguntzeko elementu gisa.

Halaber, sektorearentzat interesgarriak ziren zenbait gai jorratu ziren, hala nola "Aireko industriaren erronkak" eta "Merkatu berrietara hedatzea".