Hegazkin konpainiak 200.000 eserleku gehitu dizkio Balear Uharteetarako eta Maltarako bere 2021eko uztaileko, abuztuko eta iraileko eskaintzari.
Madril, 2021eko ekainak 25.Ryanairrek, Europako hegazkin-konpainia nagusiak, iragarri du 200.000 eserleku gehituko dizkiola Erresuma Batutik Balear Uharteetako Ibiza eta Palma hirietara eta Maltara bidaiatzeko bere eskaintzari, toki horiek Erresuma Batuko zerrenda berdean sartu izanagatik.
Halaber, hegazkin-konpainia irlandarrak Grant Shappsi eskatu dio berehala onar ditzala Kanaria uharteak, Zipre eta Greziako uharteak zerrenda horretan, toki horietako koronabirus kutsatzeen indizeak baxuak eta berriki onartu diren tokietan dituztenen antzekoak direlako.
Erabaki hori ospatzeko, Ryanairrek 2021eko irailaren bukaera arte 19,99 eurotik abiatzen diren eserlekuen eskaintza egin du bere hegaldietarako. Eskaintza hori ekainaren 27ko (igandea) gauerdira arte egongo da eskuragarri Ryanair.com webgunean.
Ryanairreko Dara Bradyk, azaldu du: “Berri hau aurrerapauso bat da noranzko egokian eta, Balear Uharteak eta Malta Erresuma Batuko zerrenda berdean sartu izana pozarren egotekoa bada ere, gobernuari eskatzen diogu aipatutako helmuga horiek bezain seguruak diren Zipre, Kanaria uharteak eta Greziako uharteak ere zerrenda horretan berehala onar ditzala. Horrez gain, gobernuari eskatzen diogu utz diezaiela txertatutako britainiarrei eta Batasuneko hiritarrei Erresuma Batuan eta Europar Batasunean barrena nahieran bidaiatzen.
Oso pozik gaude Eivissa, Palma eta Maltara uztailean, abuztuan eta irailean joateko 200.000 eserleku osagarri eskainiko ditugula iragartzeaz. Gauzak horrela, Ryanairren bezero britainiarrek dagoeneko merezitako oporrak erreserbatu ditzakete, hala nola, Balear Uharteetara joateko, , planak aldatuz gero 2021eko abendura arte bidaiaren data birritan doan aldatu ahalko dutela jakiteak dakarren segurtasunarekin”.
Ryanairren inguruan:
Ryanair Holdings Plc, Europako hegazkin-konpainia talderik handiena, Buzz, Lauda, Malta Air eta Ryanair DAC enpresetako enpresa nagusia da. Urtean 149 miloi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu (Covid-19aren aurretik) 81 basetatik abiatzen diren egunean 2.400 hegaldi baino gehiagorekin eta 40 herrialdetako 240 helmugekin. Hegazkin-konpainiak 470 hegazkin baino gehiago ditu, eta beste 210 Boeing 737 gehiago ditu bidean. Horri esker, Ryanair Holdingsek tarifak murriztu eta trafikoa handitu ahal izango du, datozen bost/sei urteetan 200 milioi bidaiari izatera iritsi arte. Ryanairrek, ezbairik gabeko 35 urteko segurtasun-ibilbide bat izateaz gain, Europako puntualitate-tasarik altuenak eskaintzeko buru-belarri diharduten 16.000 langile oso kualifikatu ditu. Ryanair Europako hegazkin-konpainia talde ekologikoena eta garbiena da. Ryanairrekin hegaz egiten duten bidaiariek % 50 murriztuko dituzte beraien isuriak Europar Batasuneko beste lau hegazkin-konpainia handienekin alderatuta.