Gasteizko Aireportuaren Sustapenerako VIA sozietateak Routes Europe aireko konektibitate-azokan parte hartu du, zeina, edizio honetan, Danimarkako Aarhus hirian gauzatu baita. Ekitaldia 2024ko apirilaren 21etik 24ra bitartean egin da eta, bertan, hegazkintzaren eta turismoaren sektoretako 1.300 profesional baino gehiago batu dira.

Ekitaldiak Europako eremuan konektibitatean jarduten duten eta interesak dituzten 120 aire-konpainia baino gehiago bildu ditu.

Beste edizio batzuetan bezala, sustapenerako sozietatea topaketan egon da, Basquetourrekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuen sustapenerako gainerako sozietateekin batera.