VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak jakinarazi nahi dizu Binter airelineak ekainaren 15etik aurrera berriro lotuko dituela Gasteiz eta Kanariak. Horrela, udan indartuko da Arabako aireportuko hegaldien eskaintza eta hobetuko da Kanarietako uhartediarekin dugun konektagarritasuna.

Konpainiak astean bi hegaldi eskainiko ditu Kanaria Handiko aireportura, astelehenetan eta ostegunetan. Halaber, konpainiak Kanarietako uhartediaren gainerako aireportuekin duen sareari esker, loturak eskainiko dira hauekin ere bai: Portugaleko Madeira, Porto Santo eta São Miguel uharteekin, eta Afrikako mendebaldeko nazioarteko zazpi aireporturekin.

Txartelak eskuragarri daude dagoeneko konpainiaren ohiko salmenta-kanaletan nahiz bidaia-agentzietan.