Gasteizko Aireportuaren Sustapenerako VIA sozietateak Routes Europe 2025 azokan parte hartu du, hau da, kontinenteko aire-konektibitateko azoka nagusietako batean. Aurten, Sevillan egin zen, apirilaren 7tik 10era.

Azokaren 18. edizioak Europa mailan lider diren 120 airelinea baino gehiago bildu zituen, ibilbide berriak aztertzeko, aliantza estrategikoak ezartzeko eta aire-sektorean lankidetza-aukerak sustatzeko funtsezko topaketa batean. Andaluziako hiriburuan networking-agenda bizia eta aire-garraioaren eta turismoaren etorkizunari buruzko hitzaldiak izan ziren.

Sustapenerako VIA sozietatea Basquetour eta euskal aireportuak sustatzeko gainerako sozietateekin batera joan zen topaketara, Gasteizko aireportuaren konektibitatea sendotzen jarraitzeko eta Europako aire-sarearen barruan azpiegitura estrategiko gisa duen eginkizuna indartzeko.

Horrelako nazioarteko foroetan egoteak Sustapenerako VIA sozietatearen konpromisoa indartzen du, Arabako aireportua helmuga eta operadore berriekin lotzeko aukerak zabaltzearren.