VIA Gasteizko aireportuaren promozioak urriaren 10ean Milanen antolatutako World Routes 21en 26. edizioan parte hartu zuen. 

Sozietatea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin batera joan zen eta bertan egon ziren baita ere gainerako euskal aireportuetako sustapen sozietateak.

Abiazio sektorean erreferentziazkoa den ekitaldi gisa, VIAren helburua konektibitate foro horretan Gasteizko aireportuaren irudia sustatzea izan da, izan ere, bertan egoten dira aire konpainiak, helmuga turistikoak, aireportuak eta sektoreko beste enpresa batzuk.