VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak erakusketari gisa hartu du parte Euskadiren standean, nazioartean erreferentzia den Nazioarteko Turismo Azokaren 45. edizioan. Azoka Madrilen izan da, urtarrilaren 21etik 25era.

Erakundeak bilera ugari egin ditu egun horietan estatuko zein nazioarteko turismo sektoreko eragile estrategikoekin. Aireko konektibitatea indartzera eta Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren garapen turistikoa bultzatzera bideratuta egon dira topaketak.

Hala, turismo sektorerako funtsezko foro gisa kontsolidatu da berriz ere FITUR, joerak eta merkatu berriak aztertu, eta helmugak sustatzeko lankidetza aukerak sortu dituzten milaka profesional eta enpresa bilduta.