Gasteizko Aireportuaren Sustapenerako VIA sozietateak Connect Aviation 2024an parte hartu du. Ibilbideak garatzeko Foroak 20. edizioa egin du Italiako Turin hirian, otsailaren 7tik 9ra. Europako Connect azokaren edizio honetan 800 ordezkari bildu dira, 75 aerolinea 180 ordezkarirekin, 196 aireportu eta 36 helmuga turistiko.