VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak parte hartu du Milan-Bergamoko aireportuak antolatu duen negozio-tailerrean. Martxoaren 5ean izan zen ekitaldia, Via Paderno kalean dagoen logistikako poloan, Lombardiako hirian, eta bertan bildu dira gune horretan erreferente diren agentziak Orio al Serioko aireportuarekin konektatuta dauden helmugak ezagutze aldera. Aurten ere, VIAk parte hartu du, Gasteiz, Araba eta Euskadi helmuga gisa sustatzeko, bai eta 2024ko udan Italiako hiriarekin izango dituen loturak bultzatzeko ere; astearte, ostegun eta larunbatetan eskainiko dira hegaldiak, martxo-amaieratik urrira.