VIA – Promoción del Aeropuerto de Vitoria sozietateak parte hartu du Aireko Konektagarritasunari buruzko Jardunaldiaren hirugarren edizioan, 2024ko apirilaren 4an, Las Palmas Kanaria Handikoan. Aenak eta Turespañak antolatu dute jardunaldia eta erreferentziazko airelineek nahiz helmuga turistikoek hartu dute parte. Helmuga turistikoei dagokienez aireko konektagarritasunari buruzko giltzarriak aipatu dira hitzaldietan nahiz mahai-inguruetan. Horretarako, aztertu dira aireko sektorearen ikuspuntuak eta jorratu dira hazteko dauden aukerak nahiz erronkak; halaber, kasu zehatzak azaldu dira, bai eta helmugen nahiz airelineen jardunbide egokiak ere.