VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak honako helburu hau du: pasaje arloan jarduera sustatzea eta Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren jarduera ekonomikorako azpiegitura estrategikoa denaren gaitasunak zabaltzea.
AZKEN ALBISTEAK
VIAk eta Basquetourrek Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren sustapena bultzatu dute BGY Business Workshop 2026an
VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak BGY Business Workshop 2026an parte hartu du, Basquetourren lankidetzarekin, Milan-Bergamoko aireportuaren eta Ryanairrek erabiltzen duen Gasteizko aireportuaren arteko aire-ibilbidearen bidez Italiako merkatuan Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren ikusgarritasuna indartzeko.
FITUR azokaren 2026ko edizioko parte-hartzea
VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak erakusketari gisa hartu du parte Euskadiren standean, nazioartean erreferentzia den Nazioarteko Turismo Azokaren 45. edizioan. Azoka Madrilen izan da, urtarrilaren 21etik 25era.
VIAk Green Urban Mobility 2025 foroan parte hartu du
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a – Vitoria-Gasteizko Aireportua Sustatzeko Sozietateak (VIA) abenduaren 3an Europa Biltzar Jauregian egindako Green Urban Mobility foroan parte hartu zuen.
Voloteak Madrilekin eta Bartzelonarekin lotuko du Gasteiz
Joan den azaroaren 6an, Voloteak Bartzelonara eta Madrilera egingo dituen hegaldien inaugurazioa egin zen Vitoria-Gasteizko aireportuan.


