VIA Gasteizko Aireportuaren Sustapenak jakinarazi nahi du Volotea airelineak Gasteiz eta Menorca arteko zuzeneko hegaldi berria eskainiko duela 2026ko ekainaren 1etik aurrera. Aire-bide berri horrek Arabako aireportutik egiten diren hegaldi-eskaintzak sendotuko ditu, eta udan zehar bidaiatzeko aukera gehiago egongo dira.
Konpainiak astean bi hegaldi eskainiko ditu, astelehenetan eta ostegunetan, eta 72 hegalditan banatutako 13.000 eserleku inguru eskainiko ditu denboraldian zehar. Eskaintza horri esker, Voloteak sendotu egin du Gasteizko aireportuan duen presentzia, eta Balearretako artxipelagoaren aldeko apustu irmoa berretsi du.
Hegaldi berri horri esker, airelineak hiru aire-bide egingo ditu Gasteiztik: Madrilera, Bartzelonara eta, orain, Menorcara, hain zuzen ere. Horrela, Arabak duen konektagarritasuna hobetuko da, nazio-mailan zein turistikoan.
Txartelak apirilaren 23tik (osteguna) aurrera egongo dira eskuragarri, airelinearen webgunearen eta ohiko salmenta-kanalen bidez.

