VIA, Sociedad de Promoción de Aeropuerto de Vitoria SAk, beste urte batez, Connect Aviation ekitaldian parte hartu zuen.

Edizio honetan, hegazkintzako topaketa Tangerren egin zen 2023ko otsailaren 21etik 24ra bitartean.

Connect Aviation Europa mailan hegazkintzaren eta turismoaren arloan informazioa trukatzeko eta kontaktu berriak sortzeko erreferentziazko topaketa bihurtu da.