Binter aire-konpainiak ekainaren 15ean, astelehenez, inauguratu zuen Gasteizko Aireportuaren eta Kanaria Handiaren arteko udako operatiba. Aire-konexio hori irailaren 28ra arte egongo da martxan.
Ibilbideak astean bi maiztasun izango ditu, astelehenetan eta ostegunetan. Hegaldiak Gasteizko Aireportutik 19:05ean irtengo dira, eta 21:15ean iritsiko dira Kanaria Handira. Kontrako noranzkoan, hegaldiak 14:25ean aterako dira Kanaria Handitik, eta 18:25ean iritsiko dira Gasteizera.
Arabaren eta Kanarien arteko zuzeneko lotura eskaintzeaz gain, konexio honek aukera ematen du kostu gehigarririk gabe Kanarietako gainerako uharteetara iristeko, konpainiaren hegaldien sareari esker.
Era berean, Binterren operatiba konektagarritasun-aukera erakargarria da Gasteiztik Atlantikoko beste helmuga batzuetara bidaiatzeko; izan ere, aire-konpainiak loturak eskaintzen ditu Portugalgo uharteekin eta Afrikako ipar-mendebaldeko hainbat helmugarekin.
Udako operatiba berri honekin, Gasteizko Aireportuak bere helmugen eskaintza zabaltzen jarraitzen du, eta bere eragin-eremuko bidaiarientzako konektagarritasun-aukerak indartzen ditu.

