COPE Canariasek ekainaren 16an Gasteiztik emititu zuen bere goizeko saioa, helmuga Kanarietako merkatuan sustatzeko

COPE Canariasek bere goizeko saioaren edizio berezi bat emititu zuen ekainaren 16an Gasteiztik. Saioa Hotel Kora Green Cityn egin zen, eta bertan parte hartu zuten Gasteizko, Arabako eta Euskadiko turismoaren eta erakundeen arloko ordezkari nabarmenek.

Ekainaren 15etik irailaren 28ra bitartean Binterrek Gasteiz eta Las Palmas Kanaria Handiaren artean martxan jarritako aire-konexio berriaren harira, gonbidatuek Gasteizko, Arabako eta Euskadiko turismo-baliabide nagusiak aurkeztu zizkieten Kanarietako entzuleei. Horretarako, lurraldearen ondare historiko eta kulturala, natura, gastronomia, ardoaren kultura eta eskaintzen dituen esperientzia ugariak nabarmendu zituzten.

Programan parte hartu zuten Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak; Jonay Lobok, Binterreko Programazio, Diru-sarreren Kudeaketa eta Aliantzen zuzendariak; baita Añanako Gatz Haraneko, Marqués de Riscaleko, Santa Maria Katedrala Fundazioko, Gasteizko Jazzaldiaren eta Ataria Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren ordezkariek ere.

Ekimen honi esker, Gasteizko, Arabako eta Euskadiko turismo-eskaintza Kanarietako milaka entzulerengana iritsi da, helmugaren ezagutza indartuz eta bi lurraldeen arteko turismo-fluxuak sustatuz, dagoeneko martxan dagoen aire-konektagarritasuna baliatuta.